Ir a Portada
  • Español
  • Català
  • Euskara
  • Galego
  • Valencià
Hasiera » Lege oharra
Lege oharra
Lege oharra

Lege ohar honen helburua da erabiltzaileek Mutua Korporazioaren zerbitzuak jasotzeko bete beharreko baldintzak arautzea. Erakunde hori Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen erakunde erkidetua da. Lan eta Immigrazio Ministerioaren Gizarte Segurantzaren Ordenantzarako Zuzendaritza Orokorraren menpekoa den zentro eta zerbitzuen erregistroan agertzen da 68 zenbakiarekin. Interneten jarriko dira ikusgai aipatutako baldintzak.

Dena den, Mutua Korporazioak hainbat zerbitzuren erabilpena Mutua Korporazioaren laguntzaile/elkartu edo atxiki izatearen baldintzapekoa izatea erabaki dezake eta, horrenbestez, titular direnek bakarrik duten sarbiderako erabiltzailea, pasahitza eta gakoa izan beharko dituzte. Zerbitzura sartzeko ezarritako baldintza zehatzak ere bete beharko dituzte.

Erabiltzaileen ardura, egiten duten erabileragatik eta edukiagatik

Erabiltzaileak web orri honetako informazioa eta edukia erabiltzen duten eragatik erantzun beharko dute.

Beraz, web orriaren bidez ikus daitezkeen informazioa, irudiak, edukiak edo produktuak legaltasun nazionalaren eta internazionalaren arabera erabili beharko dute erabiltzaileek, baita fede onaren arabera ere. Gainera, egiten duten erabileraren erantzule izango dira.

Erabiltzaileek zerbitzuak eta edukiak zilegitasunez erabili beharko dituzte, fede onaren printzipioa, indarrean dauden legeak, morala, ordena publikoa, ohitura onak, hirugarrenen eskubideak eta Mutua Korporazioarenak berarenak errespetatuz, zerbitzuen aukeren eta helburuen arabera. Mutua Korporazioak ez du erantzungo erabiltzaileek edo hirugarrenek web orriaren zerbitzuak edo edukiak gaizki erabiltzeagatik eragin dezaketen kalteen edo eskuratzen ez duten irabazien erantzukizun zuzenengatik edo zeharkako erantzukizunengatik.

Informazio gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren legeari buruzko informazioa

Indarrean dagoen uztailaren 11ko Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duen informatzeko betebeharra betez, adierazten dizugu Mutua Korporazioa dela aplikazio ezberdinak behera kargatzeko aukera ematen dizun web-aren arduraduna. Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen erakunde erkidetuak Príncipe de Vergara kaleko 108 (Madril) du helbidea eta internetekoa berriz honakoa da: www.corporacionmutua.com. Lan eta Immigrazio Ministerioaren Gizarte Segurantzaren Ordenantzarako Zuzendaritza Orokorraren menpekoa den zentro eta zerbitzuen erregistroan inskribatuta dago 68. zenbakiarekin. Erabiltzaileen eta/edo interesdunen komunikazioei posta honako helbide elektronikoan erantzuten die: informacion@corporacionmutua.com.

Web horretan aipatutako produktuek ez dute inolako kostu ekonomikorik, baina sarrera mugatua du publikoak oro har. Produktuen eduki profesionala dela medio, erabilera Mutua Korporazioarekin lotutako sektore profesionalari mugatua dago.

Erabiltzaile kontzeptua

Webgunea erabiltzeak sorrarazten du erabiltzaile izaera, eta berekin dakar Mutua Korporazioak argitaraturiko lege-ohar honetan bilduriko xedapen guzti-guztiak onartzea inongo baldintzarik gabe, erabiltzailea webgunean sartzen den unean. Ondorioz, erabiltzaileak arretaz irakurri behar du lege-oharra webgunean sartzen den bakoitzean, aldizka aldaketak egiten zaizkio eta.

Esteken gaineko informazioa

Mutua Korporazioak ez du bere gain hartuko esteken bidez joan daitekeen beste web orrien gaineko ardura, ez eta hirugarren batek eskuragarri jarritako edukiaren gainekoa ere.

Beste norbaiten esteka edo webgunea erabiltzea edo bertan sartzea borondatezkoa izango da eta norberaren ardurapean egingo da. Mutua Korporazioak ez du gomendatzen ez bermatzen Mutua Korporazioaren webguneaz kanpoko esteka baten bidez bildutako edozein informazio. Era berean, esteka erabiltzeagatik edo gaizki erabiltzeagatik gertaturiko galerak, erreklamazioak edo kalteak ez dira bere erantzukizuna izango, ezta haren bitartez lorturiko informazioa ere, beste esteka edo webgune batzuk barne. Halaber, zerbitzua edota sarbidea eteteagatik, esteka bat erabiltzen ahalegintzeagatik nahiz gaizki erabiltzeagatik, ez Mutua Korporazioaren webgunera konektatzeko garaian, ezta Mutua Korporazioaren webgunetik beste webgune bateko informazioa baliatzeagatik ere ez du erantzungo.

Cookiak erabiltzeari buruzko informazioa

Web honetako orri batzuetan cookiak erabili dira. Aipaturiko cookien helburua bezero eta bisitariei eskainitako zerbitzua hobetzea da.

Cookieak erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren fitxategi txikiak dira eta honako informazioa eskuratzeko aukera ematen dute:

• Erabiltzaileak web orria azkeneko aldiz bisitatu zueneko data eta ordua

• Webgunea aurrenekoz bisitatu zuenean erabiltzaileak aukeraturiko edukiaren diseinua

• Erabilera mugatuko sailen sarbide-kontrolean parte hartzen duten segurtasun elementuak

Web honetako edukiak informazioa emateko soilik dira

Aholkuak orientazio gisa hartu behar dira. Mutua Korporazioak ez du inolaz ere aholku horien eraginkortasunari buruz erantzungo eta jasotzen dituen pertsonarekin ez du inolako kontratuzko edo kontratuz kanpoko erantzukizunik izango; aholkuak jasotzen dituen pertsonak bere irizpideen arabera erabaki behar du egokiak diren edo ez.

Erantzukizunari uko egitea eta mugak jartzea

Web orrietan eskura daitezkeen informazio eta zerbitzuek hutsegiteak eta akats tipografikoak eduki ditzakete. Aldiz, edukian zenbait aldaketa egingo dira. Mutua Korporazioak edozein unetan eduki edo zerbitzuetan aldaketak edo hobekuntzak egin ditzake.

Mutua Korporazioak ziurtzat dituen iturrietatik eskuratu ditu informazioa eta webguneko edukia. Hala ere, emandako informazioaren egiazkotasuna ziurtatzeko neurriak hartu dituen arren, ezin da zehatza eta eguneratua denik bermatu.

Ohartarazi nahi da, halaber, web honetako edukiek informazioa emateko xede hutsa dutela.

Akats tekniko batetik eta edukiaren akats batetik eratorritako edozein erantzukizunen salbuespenari buruzko informazioa

Mutua Korporazioak ez du bere gain hartuko Interneten eskainitako zerbitzuak edo edukiak eteteari edo gaizki funtzionatzeari buruzko erantzukizuna, arrazoia edozein dela ere. Era berean, Mutua Korporazioak ez ditu bere gain hartuko sare erorketak, erorketa horien ondorioz gerta litezkeen negozio galerak, elektrizitatearen aldi baterako eteteak edo Mutua Korporazioarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik erabiltzaileek jasan ditzaketen zeharkako kalteak.

Mutua Korporazioak ez du adierazten ez bermatzen zerbitzu edo edukiak etenik edo akatsik gabeak izango direnik, okerrak zuzenduko direnik, ezta zerbitzua edo zerbitzaria birus nahiz bestelako osagai kaltegarririk gabeak direnik, Mutua Korporazioak, honelako gertaerak ekiditeko ahal duen guztia egin arren. Webguneetan dagoen informazioan oinarriturik zenbait erabaki hartu edo ekintza gauzatu aurretik, gomendagarria da erabiltzaileak jasotako informazioa bestelako iturriekin alderatzea.

Jabetza intelektuala eta industriala

Mutua Korporazioak eskainitako edukiak zein bere web orrien bidez zabaldutako edukiak, jabetza intelektualari buruzko legearen arabera sortze-lana direnez, gaiari dagozkion nazioarteko hitzarmen eta legeen babesa daukate.

Debekatuta dago Web orria zein bertako eduki eta informazioa zeinahi modutan erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean erakustea, eraldatzea, eskuragarri jartzea, eta, oro har, haien ustiapen publikoa egitea, Mutua Korporazioaren esanbidezko eta aurretiko idatzizko baimenik gabe.

Ondorioz, webguneetan ikusgai den eduki ororen, eta batez ere, diseinuen, testuen, grafikoen, logotipoen, ikonoen, botoien, softwarearen, izen komertzialen, marken, marrazki industrialen edo salmenta zein industrian erabil daitekeen bestelako zeinahi ikurren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, Mutua Korporazioaren edo webgunetan horiek erabiltzeko baimena eman duten hirugarren titularren mende daude.

Web orria osatzen duten eduki, irudi, formatu, iritzi, indize eta gainerako espresio formalak, baita horiek erabili eta ikusi ahal izateko behar den softwarea, egile-eskubideak dauzkaten sortze-lanak dira. Horrenbestez, Jabetza intelektualaren alorrari dagozkion nazioarteko zein herrialde bakoitzeko legedia eta hitzarmenek babesturik daude. Aipaturikoa ez betetzea, legez kontrako ekintza larria da eta legedia zibil eta penalaren zigorra dakar.

Debekatua dago eduki edo zerbitzuen erabiltzaileek, zuzenean nahiz zeharka, osotasunean zein zati batean, web orriko eduki, irudi, formatu, indize eta gainerako espresio formalak ustiatzea edo komertzialki erabiltzea, Mutua Korporazioaren aurretiko baimen idatzirik gabe.

Hain zuzen, debekatua dago erreproduzitzea, banatzea, erakustea, transmititzea, erretransmititzea, edozein modutan emititzea, euskarri fisikoetan zein logikoetan (esate baterako, disketeak eta ordenagailuetako disko gogorrak) gordetzea, digitalizatzea zein Mutua Korporazioak baimendu gabeko datu-baseetan eskuragarri jartzea, hala nola eduki edo zerbitzuen bidez erabiltzaileen eskura dauden iritzi, irudi, forma, indize eta gainerako espresio formalak itzultzea, egokitzea, moldatzea nahiz aipatutako osagaien zeinahi eraldaketa egitea. Ekintza horiek guztiak, Jabetza intelektual eta industrialaren alorreko edo irudiaren babeserako legediaren mende daude.

Mutua Korporazioak nahieran muga dezake web orrietarako sarbidea, eta bertan eskainitako eduki eta zerbitzuak erabiltzea, baita posta elektronikoaren bidez erabiltzaileek bidal ditzaketen iritzi, ohar, irudi edo iruzkin oro argitaratzea ere.

Honela, Mutua Korporazioak, egoki irizten badio, erabiltzaileen erantzukizun oso eta bakarra azpimarratuz, bere web orrietan erakutsiko diren eduki edota iritzien gainean iragazkiak ezarriko ditu. Eduki eta iritzi arrazistak, xenofoboak, baztertzaileak, pornografikoak, iraingarriak, edota, nolabait, bortizkeria sustatzen dutenak nahiz legez kontrakoak edo kaltegarriak direnak zabaltzea ekidin nahi du honela.

Mutua Korporazioaren web orrira, iradokizun sailera, oharrak, iritziak edo iruzkinak posta elektroniko zerbitzuaren bidez helarazten dituzten erabiltzaileek modu argi eta garbian kontrakoa adierazi ezean, zerbitzu edo edukien izaerak ahalbidetzen duen kasuetan, aipaturiko iritzi, ohar edo iruzkinak erreproduzitzeko, banatzeko, erakusteko, transmititzeko, erretransmititzeko, edonola emititzeko, euskarri fisikoan edo logikoan (esate baterako, disketetan edo ordenagailuko disko gogorrean) gordetzeko, digitalizatzeko, Mutua Korporazioaren datu basetan eskuragarri jartzeko, itzultzeko, moldatzeko, txukuntzeko zein nolabait eraldatzeko baimena duela ulertuko du Mutua Korporazioak. Baimen horrek, legeak aurreikusten duen egile-eskubideen babeserako epea amaitu artean iraungo du. Era berean, aipatutako baimena doan ematen duela erabiltzaileak, eta posta elektronikoaren bidez ohar, iritzi edo iruzkinak bidaltzearekin batera, trukean dirua jasotzeari uko egiten diola ulertuko du Mutua Korporazioak.

Aurreko paragrafoan esandakoaren arabera, Mutua Korporazioak ohar, iritzi edo iruzkinak moldatu eta aldatzeko baimena edukiko du, betiere, Web orrietako argitalpen-formatuetara egokitzeko bakarrik. Jokabide horretan ez dago inolaz ere haien gaineko erabiltzailearen egile-eskubideak nolabait urratzen direnik pentsatzerik.

Debekatuta dago edozein baliabide tekniko, logiko edo teknologiko erabiliz hirugarren baten onura bilatzea, zuzenean ala zeharka, irabaziekin ala gabe, Web orria osatzen duten eduki, forma, indize eta gainerako espresio formalen kontura edo hura martxan jartzeko Mutua Korporazioak egindako ahaleginen kontura. Zehazki, debekatuta daude Mutua Korporazioaren web orrira jar litezkeen esteka, hiperesteka, framing edo antzeko lotura guztiak, baldin eta aurretik Mutua Korporazioak horretarako baimen zehatza idatziz ematen ez badu behintzat. Puntu honetan azaldutako edozer ez betetzea Mutua Korporazioak web orrien eta horietako eduki guztien gainean dituen jabetza intelektualaren eskubide zilegien urraketatzat hartuko da.

Mutua Korporazioak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik arestian aipaturiko jarrera eta jokabidetatik eratorri daitezkeen ondorioei dagokionez. Era berean, Mutua Korporazioaren webguneetatik hirugarren pertsonen eduki, zerbitzu, produktu eta abarrera zuzenean edota iragarki, lotune, esteka, hiperesteka, framing zein antzeko loturen bidez sartzearen erantzukizunik ez du bere gain hartuko.

© Corporación Mutua, entidad mancomunada de M.A.T.E.P.S.S. nº 68. Todos los derechos reservados.