Ir a Portada
  • Español
  • Català
  • Euskara
  • Galego
  • Valencià
Hasiera » Pribatasun politika
Pribatasun politika
Pribatasun politika

Mutua Korporazioa Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutuak biltzen dituen erakundea da (CESMA-MUTUA DE CEUTA SMAT, IBERMUTUAMUR, MAC-MUTUA DE ACCIDENTES DE CANARIAS, MC MUTUAL, MUTUA GALLEGA, MUTUALIA, SOLIMAT eta UNIÓN DE MUTUAS). Legez eratua da Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen erakunde erkidetu hau. Lan eta Immigrazio Ministerioaren Gizarte Segurantzaren Ordenantzarako Zuzendaritza Orokorraren menpekoa den zentro eta zerbitzuen erregistroan dago inskribatuta 68. zenbakiarekin. Bere erabiltzaileei jakinarazten die datuak babesteko indarrean dagoen araudia betetzen duela; bereziki, abenduaren 13ko datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Legea, uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen 34/2002 Legea, Osasun Lege Orokorra eta bere eskumen esparruko gainerako araudiak.

Indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera, Mutua Korporazioak Gizarte Segurantzaren kudeaketako erakunde laguntzaile gisa egiten dituen jardueretatik eratorritako zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak diren datuak bakarrik biltzen ditu, baita Legeak esleitutako beste prestazio, zerbitzu eta jarduera batzuk betetzeko behar dituenak ere.

Litekeena da datuak babesteko egungo politika aldatzea legedi-aldaketengatik, jurisprudentzia-aldaketengatik edo Datuak Babesteko Espainiako Erakundearen edota etorkizuneko agintari eskudunaren irizpide-aldaketengatik. Hori dela-eta, Mutua Korporazioak lege ohar hau aldatzeko eskubidea izango du, web orrira zein sektoreko jardueretara jotzen den uneko legedi edo jurisprudentzia berrikuntzei egokitzeko.

Aurretik adierazitako kasuren bat gertatuz gero, Mutua Korporazioak web orri honetan azalduko ditu aldaketak, indarrean sartu baino lehen.

Konfidentzialtasuna

Posta elektroniko edo formulario elektroniko bidez emandako datu guztiak datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera erabiliko dira, eta informazio hori kudeatzen duten Mutua Korporazioko langileek konfidentzial gisa erabiliko dituzte.

Datuak borondatez uztearen inguruko informazioa eta ondorioak

Borondatez

Web orrien erabiltzaileei jakinarazten zaie datuak jasotzeko webgune honetan planteatutako galderak erantzutea boluntarioa dela. Dena dela, batzuetan, daturik ematen ez bada, ezinezkoa izango da hainbat zerbitzutara sartzea.

Ondorioak

Mutua Korporazioaren web orriko formularioak betetzean, erabiltzaileek onartzen dute emandako informazioa datu pertsonaletarako fitxategi batean sartu eta erabili egingo dela. Fitxategiaren titularra Mutua Korporazioa da, eta erabiltzaileek hainbat eskubide izango dituzte, zehazki, ondoko klausulan zerrendatzen direnak.

Erabiltzaileentzako informazioa datuak ikusi, zuzendu, ukatu eta ezeztatzeari buruz

Aurreko puntuan deskribatutako datuen inguruan, erabiltzaileek 15/1999 Lege Organikoak ematen dizkien eskubideak izango dituzte, bereziki, datuak ikusteko, zuzentzeko, ukatzeko edota ezeztatzekoak. Aurreko paragrafoan adierazitako eskubideak erabiltzeko, erabiltzaileek eskaera idatzia bidali beharko dute sinatuta, NANaren edo pasaportearen fotokopiarekin batera, helbide honetara:

Mutua Korporazioa
C/ Príncipe de Vergara, 108 , 11ª planta. C.P. 28002 Madrid
Administrazio-finantza zuzendariordearentzat

Era berean, erabiltzaile batek ez badu informazio profesionalik jaso nahi, posta elektronikoz edo beste bide batez, adierazitako helbidean jakinarazi ahalko du edozer modutan, betiere Mutua Korporazioak horren berri badu.

Gordetako datuei buruzko informazioa, zenbat denboraz godetzen diren eta zertarako

Gordetako datuak

Harremanetarako datuak (oinarrizkoak), hala nola, izena, abizenak eta helbide elektronikoa. Webean dauden kontsultarako formularioetan jasotzen da egiten dizkiguten kontsultei edo galderei erantzuten laguntzen digun informazioa. Informazio hori Mutua Korporazioak jasotzen du, eta ez die inoiz beste enpresa batzuei salduko, lagako edo alokatuko, zerbitzu bat emateko ez bada.

Mutua Korporazioa da datu pertsonalen fitxategien arduraduna. Mutua Korporazioak sortzen ditu erabiltzaileekin duen harremanari eusteko eta kudeatzeko, erakundearen informazioa eta produktuak zein zerbitzuak emateko eta beste zenbait jarduera egiteko.

Helburua

Bestalde, jakinarazten dugu, datu-baseetako informazioa erabiltzaileak identifikatzeko eta erregistratutako erabiltzaileen azterketa estatistikoak egiteko erabili ahal izango dela.

Datuak jasotzeko prozesuan, eta datuak eskatzen direnean, erabiltzaileei adieraziko zaie datuak ematea derrigorrezkoa edo boluntarioa den, formulario elektronikoan inplizituki ulertzen ez bada daturik eman gabe erabiltzaileak ezingo duela web orriko zenbait edukitara sartu (eduki profesionalak, araudien dibulgazioa, txatak, foroak, eta abar).

Kasu horretan, erabiltzaileei baimena eskatuko zaie Mutua Korporazioak haiek erabili ahal izan ditzan, erakundeari, hark egiten dituen jarduerei edo loturiko beste gai batzuei buruzko informazioa bidaltzeko.

Erabiltzailearen konpromisoa bere datuak fitxategi batean inskribatuta egon daitezen

Datuak biltzeko orriren batean datuak idaztean, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika onartzen dira, eta erabilera-baldintzak eta lege-oharra erabiltzaileari jakinarazi zaizkiola aintzat hartuko da. Gainera, erabiltzaileak www.corporacionmutua.com web orrian nabigatzean, baldintza horiek bete beharko ditu.

Hirugarren enpresei datuak ematea saihestuko da erabiltzailearen baimen zehatzik gabe

Halaber, eta erabiltzaileari ez bazaio adierazi bere datuak hirugarrenei emateko aukera dagoela eta erabiltzaileak ez badu hori onartu, inolako kasuan, indarrean dagoen legediak onartzen dituenak salbu, Mutua Korporaziokoa ez den inork ez du erabiltzaileen baimen zehatzik gabe datu pertsonalik ikusiko. Gainerako kasuetan, Mutua Korporazioak lan egingo du hirugarrenek legedia bete dezaten, horren erantzule hirugarren horiek izango diren arren.

Mutua Korporazioak ez ditu saltzen, alokatzen edo lagatzen erabiltzaileen datu pertsonalak, zerbitzua emateko ezinbestekoa ez bada.

Informazio profesionala banatzeko zerrendan baja emateko

Noizean behin, Mutua Korporazioak mezu elektroniko bat bidaltzen du erakundeari dagozkion web orrietako hobekuntzen edo berrikuntzen berri emateko. Erabiltzaileek edonoiz eman dezakete baja, informacion@corporacionmutua.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita.

© Corporación Mutua, entidad mancomunada de M.A.T.E.P.S.S. nº 68. Todos los derechos reservados.